Kinga Dornacher

französisch

Txoriak neguan

Gure betebeharra txoriak salbatzea zen.
Elurretan preso geratu ziren txoriak salbatzea.

Hondartza aldean egoten ziren gorderik gehienak
itsaso beltzaren abarora.
Txoriak ere beltzak ziren.
Haien babeslekutik atera eta
etxera eramaten genituen
patrikaretan sartuta.
Txori txiki-txikiak, gure haur eskuetan ere
doi-doi sartzen zirela.

Etxean, berogailuaren ondoan jartzen genituen.
Txoriek baina ez zuten luzaroan irauten.
Bi edo hiru orduren buruan hil egiten ziren.
Guk ez genuen ulertzen zergatik,
ez genuen ulertzen haien esker txarra.
Izan ere, esnetan bustitako ogi apurrak
ematen genizkien jatera ahora
eta ohantzea ere prestatzen genien
gure bufandarik koloretsuenekin.

Alferrik baina, hil egiten ziren.

Gurasoek haserre, esaten ziguten
ez ekartzeko txori gehiago etxera,
hil egiten zirela gehiegizko beroagatik.
Eta natura jakintsua dela
eta iritsiko zela udaberria bere txoriekin.

Gu pentsakor jartzen une batez,
beharbada gurasoak zuzen izango dira.

Hala eta guztiz ere, biharamonean
berriro joango ginen hondartzara txoriak salbatzera.
Gure ahalegina itsasoan elurra
bezain alferrekoa zela jakin arren.

Eta txoriek hiltzen jarraitzen zuten, txoriek hiltzen.

© Kirmen Uribe
Aus: unpublished
Audioproduktion: 2005, M.Mechner / Literaturwerkstatt Berlin

Montage


christ papillon sur la croix
- - - -
nourrissons-trophées
dans le couloir de la maternité
- - - -
dans les pupilles tendues des pompiers
 chute
de la femme du cinquième
- - - -
un petit garçon hypercéphale
suce un ballon dégonflé
- - - -
sous le drap statue prête à bondir

traduction par Kinga Dornacher